Asteazkena, 2013ko abuztuak 21a.
Zuzendariari.
Esker onak.
Txumai Iturria eta Txiki Falero. ESAITen
Mendi Martxako Antolakuntzaren izenean.
2013ko ESAITen Mendi Martxa amaitu da. Iraun duen zortzi
egunetan 140 ibiltarik baino gehiagok hartu dute parte, 100 lagunetik gora
aritu dira herrietan azpiegiturak prestatzen: Ongietorriak, lotarako lekuak,
dutxak, herri afariak... Ehunka atxikimendu jaso dugu: Kirolariak, kultur
eragileak, elkarteak, herritar xumeak, alkate edo auzapezak, zinegotziak, parlamentariak.
Iragan ditugun herrien sostengua ere jaso dugu: Lanestosa, Karrantza, Turtzioz,
Sopuerta, Zalla, Okondo, Laudio, Senpere, Urruña, Hendaia, Irun... Zortzi
egunetan egundoko berotasuna, bultzada eta elkartasuna jaso dugu: kalejirak,
kantu-poteoak, bertso-poteoak, pilota emanaldiak, dantzaldiak, aperitifak,
luntxak...
Egun hauetan bertatik bertara antzeman dugu Euskal Herriko selekzioaren aldeko
aldarriak geroz eta oinarri sendoagoak dituela. Ofizialtasunaren beharra eta
sentimenduak egunetik egunera geroz eta atxikimendu gehiago jasotzen ditu, eta
horrek beste urrats batzuen beharra agerian uzten duelakoan gaude. Gai honen
inguruan gizartean sumatu dugun batasunak, udaletatik jaso dugun
atxikimenduak... beste maila bateko erabaki baten premia adierazten dute.
Gasteizko eta Iruñeko Parlamentuetan izan behar du hurrengo zita. Euskal
Herriko selekzioaren ofizialtasuna defendatzen duten eragile politikoak lan
bateratua egitera behartuak daude betiko oztopo eta topikoak baztertuz eta
erabaki ausartak hartuz.
Bien bitartean, gu gurera, 2014ko ESAITen Mendi Martxa ate-joka dugu eta
prestakuntza lanak abian dira.